XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berriz Musde Jauretchek Tarbesen izan zuen lephua moztua eta nola horren osabak gorde nahi izan baitzuen, hura ere hil arazi zuten Paben.

- Sorhainde apheza Beskoitzeko bikario zen.

Lehen aldi batez barkhatu zioten, bainan Monestier Pariseko otsoak ez zuen uztekoa eta arrazoin gehiagorik gabe Baionarat berriz igorri zuen eta han Pinet-ek tiroz hil arazi.

Bainan kampotiar horiek ez zuten elgar aditzen.

Baionako aintzindariek nahi zuten Ahazparneko kontseilua khendu.

Arras partida zituzten Ahazpandarrak: zaukaten aphezek eta aberatsek ustelduak eta usainduak zituztela (orai bezala funtsian!!!) Bainan Pinetek sendiarazi zioten hura gabe deus ez zirela... eta berak zituen berritu.

Orduan zen gerthatu dembora horietako itsuskeriarik ikharagarriena.

Eta huntan dugu ikhusten zoin guti ziren Eskualdunak hobendun orduko tzarkerietan eta ichtripuetan.

Frantzia guduan zen Europan erregez gidatuiak ziren jendetegi guziekin; Espainiarekin ja lothua zen urthe hartako Martchoaren bederatzian.

Eta huna nun Baionako Errechimendua, lauretan hogoi garrena, guzia kasik Espainialat pasatzen den, itsuskeria horiek ez nahiz lagundu.

Zombeit Eskualdun chasseursetan zirenak berekin eremaiten dituzte.

Berrogoi eta zazpi ziren, lerro lerro, gehienak omen Saratarrak eta Azkaindarrak.

Zer hasarrea orduan Pariseko esku makhilen erdian.

Horiek, 1794eko hogoita bortzean Pariserat igorri letra hor dugu.

Denaren Eskuararat itzultzeak balio luke, hain da herraz eta gezurrez gaindika bezala bethea.

Comité du Salut Public deithuari diote Monestier, Pinet eta Cavaignac-ek gure Herria Vendea iduria dela, dena Espagnoleri saldua, Aphezek erhotua eta usteldua.

Laborariek berek ez omen dituzte maite Libertatea eta Egalitatea.

Zuk errazu! Bi andere horiek hain baitziren maithagarriak ordu hartan!.